XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurra, burutik indarka ateratako kalpar beltz eta oraillez beterik eta odol tantoz gorriturik zegoan; baiña, ala're, kemen basatiz jarraitzen zuten neskatillak lurrean mutur-joka, eta al zuten guztian ozkaka.

Ain zuzen, ikaragarriak izan ziran Lolette'ren karraixiak Dorotty'k ezkerreko beatz txikia ozkaka porrokatu zionean; eta Dorotty'renak Lolette'k belarria, ozkaka onek ere, txiki-txiki zionean.

Matthew P. Monroe'ren aurreneko asmoa emakume aiek bereiztea izan zan.

Baiñan laister kutsatu zuan ikusleen berotasunak, eta, oiuka, neskak axatzen asi zan bera ere: - Ema'ion, Dorotty, ema'ion ukabillaz sudurrean! Ema'ion gogor!!!.

Eta geroxeago, beltzarana zutituta bestea oiñaz zanpatzen asi zala ikusi zuanean: - Ori dun Lolette! Sabelean ez, neska.

- Urdaillean, urdaillean! Zanpa indar guztiz urdaillean! Ea botatzen duan agotik, amari bularretik edoski zion esnea bera!.

December ondoratu zitzaion: - Eun, irurogei ta amarri, beltxaren alde, Matty! - Bedi!.

Dema ura ordea, eta an egin ziran apustu guztiak, diru biurtu gabe gelditu ziran, bi neska bizkor aiek lurrean, bizkortasun guztia galdurik, akituta, eskua jasotzeko ere gai ez zirala ikusi zituanean, borroka gelditzeko agindu bait zuan Matthew P. Monroe'k.

Neskatillak, bai; bietako bat il arte ¡borrokan jarraitu nai zuten oraindik neskatillak! Baiña kapitanaren agindua beteaz, bata bestearengandik bereiziak izan ziran.

- Zorionez gorde zinduzan zu bizirik, West Indian Empireko beste ofizialak itxasora bota nituanean, - esan zion Matthew P. Monroe`k bero ta pozti borrokari begira egon zan ontzi artako sendagilleari.

Atsalde guztia igaro zuan sendalariak bi nesken zauriak garbitzen eta konpontzen.

Illuntzean urbildu zan Matthew P. Monroe'rengana bere ariketaren berri ematera: - Nere Kapitana. Ez dugu bi neskatil oiei-buruz zertaz kezkaturik.

Biak osatuko dira baiña iru illabete bearko dituzte ortarako.

Beltzarana, Lolette, orailla baiño borroketan oituagoa da, naiz indarrez bestea bezain bizkorra izan ez; orregaitik oraillak, Dorotty`k, jaso du jipoirik aundiena.

Bi saiets-ezur puskatuak ditu; eta eskubiko belarria moztu egin bear izan diot.